XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

GURDI APAIÑA

Ardatza ta makillak nola ipiñi.

Zurezko makillak.

Zurezko oltxoa.

Argi aria lotzeko urkulluak.

Burdinarizko ardatza edo arkaitza.

Kortxozko gurpillak.

Bi arrautza bear dira: bata, argizariz beteta; bestea, marrazkian agertzen dan bezala zatituta.

Ardatz batetik lotzen diran bi gurpillekin egiten da gurdiapaiña.

Ardatzean, makilla gidari izango diran bi zotz jartzen dira.

Arrautza bati kartoizko zerrenda gogor bat erantsiko zaio.

Au, abestruzaren lepoa ta burua izango dira ta beste zerrendatxo biak oin antza izango dute.

Abestruzaren gorputza makilla gidarietan lotzeko, eun-zerrenda batekin korapillatzen da.